Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Aire Ahizpak

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Aire Ahizpak

Zaila zaie, arras zaila, musikari lehen aldikoz zuzen noiz lotu ziren oroitzea. Haien etxean, musika beti egon baita giroan. Bazkaltzeko tenorean, irratiz entzuten zituzten bertsuak izanen ziren menturaz, sehaska kantekin batera, haien lehenbiziko oroitzapen musikalak. Etxe hartan bertsuak liturgia baten antzera entzuten bait ziren, aita Mixel Aire bertsularia izanki eta aitatxi nor eta Xalbador bertsulari famatua !

Miren, Paxkalin eta Amaia, Urepeleko hiru ahizpak 1992an hasi ziren talde gisa kantatzen eta denek gogoan dugu urte batzu beranduago eskeini zuten Arrosako zolan kantua , EHZ festibalaren eta belaunaldi oso baten himnoa bilakatu zena . Zonbait urteko pausa egin ondoren, 2014 urte bukaeran Bidexka haien lehen diska plazaratu dute. Ez Dok Amairu taldeko kantarien inguruan zebiltzan musikarien kantuak, hala nola Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo eta Xabier Lete, ahantzi gabe Mixel Labeguerie, Eñaut Etxamendi, eta Xalbador beraren bertsuak aukituko dira lehen diska hortan. Hiru ahizpek omenaldi gisako bat egin nahi izan diete nola sortzaile horiei hala beren gurasoei, kulturaren transmisiorako bidea idekia utzirik. Lehen aldizkoz, Hendaiako Abbadia Behatoki Jauregian entzungai izanen dira, kaperak eskaintzen duen akustika zoragarria baliatuz.

Xehetasunak

Turismo Bulegoa : 05 59 20 00 34 / Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) : 05 59 93 25 25

Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolaturik. 

Kasu! leku kopurua mugatua da (aintzinetik lekuen erostea aholkatua da)

Kultura eragileak

Gure newsletterak dohainik emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)