Hemen zaude: Hasiera Agenda Akelarre - Zarena Zarelako

Akelarre - Zarena Zarelako

Noiz 2015/10/16
Herria Hendaia (Beltzenia Pilotalekua)
Ordutegia

Zehaztu gabea

Prezioa

10 € (urririk 12 urte arte)

Akelarre taldea eta Zarena Zarelako taldeak ikusgarri eder batentzat elkartuko dira.

Lehen parte batean, Akelarre taldearen dantza tradizionalen ikusteko aukera ukanen duzue. Bigarren partean Zarena Zarelako-k 0927 Zelda ikusgarria aurkeztuko du kartzelako mundua agerian ezarriz, bideo muntaketak euskarri. Euskal dantza tradizionaletik abiatuz, taldea dantza garaikideari ideki da kartzelako hainbat gertakari eszena gainean ezarriz, haurdunaldia, pausa denborak, isolaldia, mintzalekua... Euskal dantzaren eta garaikidearen arteko nahasketak harrapatuko zaituzte euskaldunoi hain hurbil zaigun gaia bati interesatuz.

Xehetasunak

  • Erreserbazioak : Bakartxoko Taberna (Hendaia), Xaia ostatua (Pausu)
  • Tfnoa : 06.60.64.24.91

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin