Hemen zaude: Hasiera Agenda Argia dantza taldea "Martin Zalakain"

Argia dantza taldea "Martin Zalakain"

Noiz 2018/02/17 - 2018/02/18
Herria Baiona (Antzokia)
Ordutegia
  • 17an : 20:30
  • 18an : 17:00
Prezioa

25 € / 22 € / 18 €

Hizkuntza: Euskara | Frantsesa

Bere 50. urtebetetzearen karietara, Euskal Herriko arte herrikoien erreferentzia nagusienetarik bat den Argia dantza taldeak euskal literaturako ezinbesteko kondaira dugun Zalakain abenturazalea obran inspiratu ikusgarri berri bat taularatzen du.

Pío Barojak 1908an idatzi abentura eleberri honek Martin Zalakainen historia harrigarria kontatzen digu, haurtzarotik heriotzeraino, XIX. mende bukaerako Euskal Herriko kontestu historikoan (hirugarren gerla karlista eta bizimodu tradizionala) erahila izan zelarik.

Martin Zalakain-entzat, Juan Antonio Urbeltz koreografoak Harkaitz Cano idazlearekin eta Ander Lipus taula zuzendariarekin lan egin du, euskal dantza tradizionalaren lengoaia eta itxura berritzeko asmoz, dantza eta emozioa elkartzen dituen narrazio modelo berri bat sortuz. Ikusgarria Xiberoko antzerki tradizioan oinarritzen da, pastoralan bereziki, baina ere italiar Pizkundeko aberastasunetan, Luis XIV.ak Frantzian asmatu balletan edo XX. mendeko errusiar Balletetan. Taula gainean, Ander Lipus antzezleak, kontakizunaren kontalariak, Pío Baroja ordezkatzen du.

Euskal Herri osotik etorri dantzari eta musikari andana bat bilduak dira Martin Zalakain-en gorabeheren antzezteko.

Ikusgarria euskaraz, frantses gaintituluekin

Xehetasunak

Tfnoa : 05 59 58 73 00

"Martin Zalakain" ikusgarria - Xehetasunak

Eragile erlazionatuak

Argazkia: Iñaki Zugasti

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin