Hemen zaude: Hasiera Agenda Benetanbe "Inondik inora" (estreinaldia)

Benetanbe "Inondik inora" (estreinaldia)

Noiz 2018/10/07
Herria Hendaia (Mendi Zolan)
Ordutegia

17:00

Prezioa

12 € / 6 € / 4 €

Hizkuntza: Euskara

Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da.

“Harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan… benetan be! Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.”

  • Iraupena: 55 mn
  • 4 urtez gorakoentzat
  • Zuzendari artistikoa: Patricia Urrutia
  • Ximun Fuchs-en kanpo begirada
  • Aktoreak: Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia Urrutia

Xehetasunak

www.hendaye-culture.fr