Hemen zaude: Hasiera Agenda Caronni ahizpak - Benjamin Colin - Kukai Dantza - Stephane Carricondo - Patxi Laskarai

Caronni ahizpak - Benjamin Colin - Kukai Dantza - Stephane Carricondo - Patxi Laskarai

Noiz 2018/03/08
Herria Errenteria (Niessen aretoa)
Ordutegia

19:00

Las Hermanas Caronni Argentinar musikari bikotea, Benjamin Colin frantses perkusio-jole eta olerkari soinuduna eta berriki "Espainiako dantza konpainia hoberena"-ren saria jaso duen Kukai Dantza taldeko Marxel Rodriguez dantzaria bilduko dituen topaketa berezi hau, Patxi Laskarai argazkilari euskaldunaren lanean oinarritzen da.

Elkarrekin, margoak argazkiekin nahasiko dituzte, euskal dantza tradizionala eta garaikidea Ravel-etik Piazzolla-raino doazen eraginak dituzten musika zatiekin...

  • Gianna Caronni : klarinetea, klarinete apala eta ahotsa
  • Laura Caronni : biolontxeloa eta ahotsa
  • Benjamin Colin : perkusioak
  • Martxel Rodriguez (Kukai Dantza) : dantza
  • Stéphane Carricondo : margoak 

Ikusgarri hau artistak Errenteriako Niessen kulturgunean egiten ari diren egonaldiaren karietara antolatua da.

Aipatu behar da joan den urtarrilan lehen egonaldi bat iragan zela eta emanaldi bat eskaini zutela Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. 

lashermanascaronni.com

Caronni ahizpak

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin