Hemen zaude: Hasiera Agenda Daniel Landart - Herriko semea ohoretan

Daniel Landart - Herriko semea ohoretan

Noiz 2019/03/03
Herria Donoztiri (Beti Xutik gela)
Ordutegia

15:30

Hizkuntza: Euskara

Donoztiriko herriak Daniel LANDART herriko semea ohoratuko du

ILDOKA antzerki taldeak Jendeak liburuaren zatiak irakurriko eta antzeztuko ditu.

Ondotik, bere lagun batzuen lekukotasunak entzuten ahalko dira, Andde DUHALDE eta Mixel DUCAU-k Daniel-ek idatzi kantu batzu xaramelatuko dituztelarik artetik.

Memento goxo bat pasatzeaz gain, Daniel LANDART-en obra gogoratzeko parada paregabea ukanen dugu : hamabi antzerki, bost liburu, hainbat olerki eta kantu famatu idatzi ditu.

Arratsaldea goxoki bururatuko da trago baten inguruan. Gela ehun lekuetarat mugatua izanki, tokiak aitzinetik atxikitzea aholkatua da. 

Xehetasunak

  • Donoztiriko Herriko Etxeak antolaturik
  • Tokien atxikitzeko: 06 84 87 80 39 

Eragile erlazionatuak