Hemen zaude: Hasiera Agenda Donibane Garazi, arkitektura kapitalak

Donibane Garazi, arkitektura kapitalak

Noiz 2018/09/14
Herria Donibane Garazi (Le Vauban zinegela)
Ordutegia

18:00

Prezioa

Urririk

Hizkuntza: Frantsesa

Biltzarraren argazki lehiaketaren aurtengo gaia "Arkitekturak" izanik, Argian elkarteak Donibane Garaziko arkitektura ondare paregabea ohoratu nahi du. Argian Argazki Klubeko kideek hartu lehengo eta gaurko argazkietan oinarrituz, mintzaldiaren helburua herriaren altxorrak hobeki ezagutaraztea da, bai eta auzo zaharrak edo berrituak. Frantziako Monumentuen Arkitektoa den Legoff-Duchâteau andereak azalduko du Administrazioak nolako filosofia duen erraberritzei eta eraikuntza berriei buruz. Gaualdia Argian Argazki Klubeko diaporama batekin bukatuko da. 

Xehetasunak

Tfnoa: 06 07 49 83 09

Eragile erlazionatuak

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin