Hemen zaude: Hasiera Agenda D'una lenga l'autra - Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera

D'una lenga l'autra - Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera

Noiz 2018/08/03
Herria Gotaine-Irabarne (Irabarneko Jauregia)
Ordutegia

21:30

Prezioa

5€

Hizkuntza: Euskara | Frantsesa

D'una lenga l'autra: bi herrialde, Lemosin han eta Euskal Herria heben, bietan hitza, okzitandarra eta euskara. Bietan poetak, bietan mintzaje bat bestearen menpe, bietan frantsesa nausi. Eta bietan munduaren ikusteko manera bat, ezin erranaren ezinbesteko ezinegona: hitzen amodioa hots!

Ikusgarri hontako arizaleak Lemosinen izan dira, Marcela Deslpastreren herexan. Euskal Herrian xenda jarraikitzen düe orai, Irabarneko jauregi hontan, Hebenko ta Hanko topaketa artistikoaren karietara. Emanaldi hau izanen da lan honen lehen agerpena, bidearen abioa publikaren aitzinean.

Proiektu hau Akitania Berriko kultur ekintzen zuzendaritzarekin, Euskal kultur erakundearekin, Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolarekin (EHESS) eta Mixel Etxekoparekin partaidetzan eramana da, Euskal Etnopoloaren labelaren karietara.

Xehetasunak

Eragile erlazionatuak

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin