Hemen zaude: Hasiera Agenda Elirale "Artha"

Elirale "Artha"

Noiz 2018/12/07
Herria Senpere (Larreko kulturgunea)
Ordutegia

20:30

Prezioa

10 € / 6 € / 4 €

Denentzat 12 urtetik goiti 

Pantxika Telleria koreografoaren dantza ingurumen ezagunaren begiradan finkatzen da. Sorkuntza berri horretan babesleku bihurtu du Artha ezponda, azpiko olatuen erresakaldien artean, eta abiatzeko eskubidearen gogoeta digu aitzinatzen bere dantzariekin batera.

Itsasoak eskaintzen dituen aukera guzien zerrenda marratzen dute bost dantzariek batean, nonbait errotzea, ihes egitea haien mugimenduaren iturri dutelarik. Erasoez babestu zerumugaren jomuga, betidanik oldarraldiak pairatu dituen ezpondaren gainetik, mundua behatuz abisuak igortzen dizikio haren dantzak.

Xehetasunak

Kultura Bidean-ek antolaturik

www.kultura-bidean.eu

Eragile erlazionatuak

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin