Hemen zaude: Hasiera Agenda Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Ken 7

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Ken 7

Noiz 2013/12/13
Herria Donibane Lohizune (Jai Alai)
Ordutegia

20:30

Hizkuntza: Euskara

KlasikAT, Euskadiko Orkestrak bere lana klasikoaz haratago doan musikarekin uztartzeko sortu zikloaren baitan, kontzertu berezia eskainiko dute batera, Ken Zazpi, pop-rock talde famatuak, eta 70 musikari baino gehiagok osatu duten Euskadiko Orkestra sinfonikoak.

Egitasmo honekin Orkestrak bere musika eskaintza publiko anitzei zabaltzea du helburu, musika klasikoaz urrun geratzen diren eta orkestra baten ibilbide sinfonikoan arrotzak diren errepertorioak landuz. Horretarako Orkestrak beren musika-alorrean nabarmenak diren artista ospetsuekin bat egiten du (adibidez Michel Camilo pianojolearekin, edo oraino Kepa Junkerarekin) Kontzertu horretan, orain bertan argitaratzen ari diren diska berria aurkeztuko dute, hau Fernando Velazquez, Lo Imposible, Mamá, El Orfanato eta beste hainbat filmatako soinu banden egileak moldatu eta zuzendu duelarik. Gernikako taldearen kantutegirik esanguratsuenaren bilduma jasotzeaz gain, kantu berri zenbait ere argitaratuko du, sinfonia eraginkorra osatuz. Sinfonia liluragarri bat mundu berri batentzat. Izan ere, Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan garatutako egitasmo hau Ken Zazpiren lehenbiziko lan sinfonikoa izanen da.

Xehetasunak

  • Eszena Nazionala : 05 59 55 85 05

Tokien atxikitzeko

Eragile erlazionatuak

Argazkia: Euskadiko Orkestra

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin