Hemen zaude: Hasiera Agenda Geroa elkarrekin gogoetatzen

Geroa elkarrekin gogoetatzen

Noiz 2017/11/15 - 2017/11/18
Herria Baigorri (Biletxea)
Ordutegia

Ikus egitaraua

Hizkuntza: Euskara | Frantsesa

«Ezin dira biharko ideiak gaurko begiez ikusi.» Paul Eluard

Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak gomitatzen zaitu «Geroa elkarrekin gogoetatzen» bigarren topaketetan parte hartzera. Gure gizarteak heldu diren urteetan biziko dituen arazoei eta desafioei buruz elkarrekin solastatzeko eta gogoetatzeko xedea duten jardunaldiak.

  • Azaroaren 15ean, asteazkenarekin, 20:30. Mintzaldi/eztabaida: «Gizadiaren izenean, mundu mailako ausartzia» Riccardo Petrella italiar ekonomista et politologoak proposaturik.

Riccardo Petrellaren iduriko, gizadiak iraultza baten beharra badu, munduaren militarizazioa, handitzen ari diren desoreka sozialak, ekologia alorreko desmasiak, finantzaren meneko ekonomia eta, indartsuenen eta aberatsenen probetxuko, biziaren zentzuaren desegitea ekarri dituzten arrazoi estrukturalen aldatzeko. Riccardo Petrellak erakutsiko digu iraultza hori ez dela «Jainkoaren izenean», ez eta «Nazioaren izenean» egiten ahal, eta oraino gutiago «diruaren izenean». Bizkitartean, motibazio horien indarrarengatik, gaurko egunean, gure gizarteak mundu mailako ataka gaiztoan harrapatuak dira. Gizadiak munduko bizilagun guzien geroaren ardura eta beste bizidunekin dituzten harremanen erantzukizuna bere gain hartu behar ditu, biziaren ikuspegi oso batean oinarriturik.

  • Azaroaren 16an, ortzegunarekin, 20:30. Mintzaldi/eztabaida: « Arkeologia, historia, iraganaren ikertzeak ematen dizkigun geroari buruzko argibideak», Jean-Paul Demoule arkeologo eta historialariak proposaturik. Jean-Paul Demoule «On a retrouvé l’histoire de France, comment l’archéologie raconte notre passé» liburuaren idazlea da, besteak beste.
  • Azaroaren 17an, ortziralearekin, 20:30. Mintzaldi/eztabaida: «Erbestea mundializazioaren aroan» Biarritzeko Mathieu Accoh filosofia irakasleak proposaturik.

Mintzaldi horren karietara, munduko hiritartasunaren utopia jorratuko dugu. Alabaina, utopia hori Aitzin aroko filosofiak, Argien Garaiko pentsalariek eta gaur egungo nazioarteko zuzenbideak garatzen dute. Zer perspektiba du ideia horrek? Prospektibaren bidezko desmartxa bat eramanez, nolako hiritartasuna irudikatzen ote dugu: zibilizazio-amesgaiztoa ala, alderantziz, azkenean bere bidea atzeman duen gizadia?

  • Azaroaren 18an, ebiakoitzarekin, 15:00. Mintzaldi/eztabaida: «2040ko Euskal Herriaz zer ikuspegi?» EH Bildu koalizioko koordinatzaile orokorra den Arnaldo Otegik proposaturik.

Munduan zehar populu batzuk independentzia prozesuak abiatzen edo lurralde antolaketa modu berriak entseatzen dituzten garai hauetan, zer perspektiba eta estrategia Euskal Herriaren aitortza politikoaren bidean?

Xehetasunak

Euskal herriko Unibertsitate Herrikoiak antolaturik

Tfnoa : 05 59 37 39 98