Hemen zaude: Hasiera Agenda Gordetzen eta zabaltzen ditugun funtsak nola deskribatu?

Gordetzen eta zabaltzen ditugun funtsak nola deskribatu?

Noiz 2018/12/06
Herria Uztaritze (Lota Jauregia)
Ordutegia

14:00

Prezioa

Dohainik baina izena ematea beharrezkoa

Hizkuntza: Euskara | Frantsesa

Etnopoloak lan sail zabala abiatzea du xede, lurraldeko dokumentazio eragile nagusien artean, numerikoak eskaintzen dituen ahalbideen aztertzeko, euskal kulturari lotuak diren edukiak publikoari zabaltzeko, Iparraldean. Karia hortara tailer bat antolatuko da gaur egun erabiltzen diren funtsen deskribapen metodoei buruz, gerokoak aipatuz. 2018ko abenduaren 6an iraganen da Uztaritzen, 14:00etatik 17:00ak arte, Euskal kultur erakundeko egoitzan, Lota Jauregian.

Bapateko itzulpena segurtatua frantsesetik euskarara.

Xehetasunak

Euskal kultur erakundeak antolatua