Hiriburuko pastoralaren ezpalak

Hiriburuko pastoralaren ezpalak

Hiriburutarrek ez dute ahantzia duela urte bateko pastorala, are gutiago hura eman zuten 150 aktür, dantzari, soinulari eta dendariek.

La Perle areto berritua baliatuz, taula gainerat igoko dira azken aldikotz satanak, Oxobi, Wellington eta batez ere Andereserora herensugearen begi pean.

Hiriburuko Pastoralaren Ezpalak deitu dute beren ikusgarria eta pastoraleko memento oroigarrienetan haziko da, bertset zonbaitekin, kantu, dantza eta bataila guziekin, molde arras labur eta arinagoan, Baionako hiriaren haundi nahiaren menpe eta gerla napoleondarren masakre haundiena pairatu duen herri ttipi horren historiaren berriz kondatzeko.

Xehetasunak

  • Txartelak salgai Hiriburuko Herriko Etxean
  • Tfnoa: 05 59 44 15 27

Kultura eragileak

Gure newsletterak dohainik emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)