Hemen zaude: Hasiera Agenda Hitz-Enea

Hitz-Enea

Noiz 2013/09/14 - 2013/09/30
Herria Mugerre (Herriko Etxea)
Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 8:00/12:00 - 13:30/17:30
Asteartez: 8:00/12:00 - 14:30/17:30
Larunbatez 9:00/12:00

Hizkuntza: Euskara | Frantsesa | Gaztelera

Oskar Alegriaren argazki erakusketa.

Nor bizi izan zen Azkaineko  Zapata Churienea izeneko etxean? Nondik dator Alduden Erremedio etxe baten aurrealdean dagoen  izena?  Kolore  berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea ?

Erantzunik ez duten galdera hauek azaleratu nahi ditu erakusketa honek eta horretarako, bidaia bat egin dugu Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik  Ortzaitzera, Bero Etchea, Ixilixila, Ttattola, Oren Urdinak, Singalantenea… izena duten etxeak  bisitatuz.  Bidaia  honek,  gure  artean  hain  aberatsa  den onomastika, etxeen  izenak  aztertzen  dituen  zientzian  barrena  eramango  gaitu.  Iraganetik,  euskal  kulturan,  etxeek  eta  etxeen  izenek  mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografia ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Haserrenea),  toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira : desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra).

Dena den, gure etxeen izenen garrantziak baitezpadakoa izaten jarraitzen du, izan ere, etxeen izenekin gure herrietako kaleetan bertsoak osatuz ibili gaitezke edo, hitzen bidez, kosta batetik bestera doan bidaia egingo duen olerkia harilkatuz.

Ekoizpena : Euskal  kultur erakundea. Getxoko herriarekin partaidetzan garatu ideia batean oinarritua.

Xehetasunak

Eragile erlazionatuak

Argazkia: Jakes Larre - EKE

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin