Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Kiribil konpainia "iZ"

Kiribil konpainia "iZ"
  • 45 min
  • 3 urtetik goiti
  • Hitzik gabekoa

iZ antzerki eta musika pieza bat da, biziaren jatorriaz galde egiten duena, gure jatorriaz eta gure etorkizunaz. iZ, munduaren sorreraren, hizkuntzaren sorreraren mitologia berrasmatuaren poesia da. iZ gaur egungo idazkuntza da, mitoa modernitatean ezartzen duena; begieste molde bat da, manera subjektibo bat, denboraren misterioaren gogora ekartze bat.

Hiru «pertsonaia» dira iZ :

  • Jesus Aured musikariak, espazioa eta denbora osatu eta ordenatzen dituelarik,
  • Amaia Hennebutte antzezlariaren pertsonaia, bere jokoan, aldian bizitza zentzu zabalean, aldian iZen gorpuzte mitologikoak gorpuzten dituelarik,
  • Goiko eskultorearen giza itxurako eskulturak, naturaren eta denboraren gogora ekartze bat.

Xehetasunak

Tfnoa : + 33 (0)5 59 48 30 85 / + 33 (0)6 35 16 25 91

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)