KUP abesbatza

KUP abesbatza
  • Tolosako KUP abesbatzaren kontzertua
  • Abesbatza zuzendaria : Gabriel BALTES 

Abesbatza misto hau 2003an eraikia izan da, Tolosan (Gipuzkoan). 25 bat kantariz osatua da, denak nahiko gazteak (40 bat urte batezbestekoan) eta kantu eta musika maiteaz gain, artistikoki goi mailako kontzertuen eskaintzeko gogoa daukatenak.

Gabriel Baltes zuzendaria abesbatzen munduan ezagutua da. KUP taldeaz gei, Frantziako beste talde bat ere  kudeatzen du « Métamorphoses » deitua. Bestalde, koro-zuzendaritzaren erakaslea da ere Donostian, Musikene, Euskal Herriko goi mailako Kontserbatorioan.

 KUP koroak ahots teknikotasun handiko ikuskizunak eskaintzen ditu. Gaztea izan arren, hainbat sari erdietsi ditu jadanik : Tours hiriko « Concours international florilège vocal »,  Esloveniako Maribor Festibalako saria, Tolosako polifonien nazioarte-lehiaketako saria, etabar) ; koroen topaketa ospetsuenetan parte hartzen du munduan gaindi.

Hain zuzen, agorrilan Taipei (Taiwan) hirian abesbatzen festibal batean arrakasta gaitza lortu ondoren, KUP taldea Donibane Garazin izanen da, Ondarearen egunak kari.

Gau hortan, euskal polifonien errepertorioa eskainiko dute, baina ere musika obra berri batzu, hain zuzen gomitatuak izan diren Tolosako abesbatzen 50garren nazioarteko lehiaketan aurkeztuko dituztenak.

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)