Hemen zaude: Hasiera Agenda Libertimendua Urepelen

Libertimendua Urepelen

Noiz 2019/03/17
Herria Urepele (Plaza)
Ordutegia

10:30

Prezioa

Urririk

Hizkuntza: Euskara

Parte hartzaileak: Aldudeko ibarreko gazteak, 3 eskolak, Maindi Murua eta Aimar Karrika bertsulariak

Bankar, Aldudar eta Urepeldarrez osatutako talde batek libertimendua bigarren aldikotz antolatzen du. Iaz Bankan egin ondoan, aurten Urepelen eginen dute

Desfilea elizatik abiatuko da, Zirtzil, Kahatox eta musikariekin, Eskolako korlerat heltzeko (ezker pareterat euria bada). Han, lehenik, ibarreko 3 eskoletako haurrek ikusgarri ttipi bat emanen dute eta Zanpantzar erreko. Gero, Zirtzil ta Kahatoxek emanen dute libertimendua, Maindi Murua eta Aimar Karrika bertsolariak lagun.

Ondotik, aperitifaren egiteko hitzordua C'Vall ostatuan da, Urepeleko plazan. Bazkaltzeko berriz, ibarreko ostatuetan izenak eman beharko da aitzinetik.

Xehetasunak

Kontaktua: 06 08 72 22 77 / alfaromaika@gmail.com