Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Maddi Zubeldia "Oroitzen naizeino"

Maddi Zubeldia "Oroitzen naizeino"

Oroitzen naizeino ikusgarriaren aurkezpena, Maddi Zubeldiak eta Bernadette Luro Iratzokik emanik, bikoteko irakurketa moduan musikatua eta taularatua eta Zugarramurdiko artista den Agurtzane Anduetzak gaiaren inguruan sorturiko bideoak osaturik.  

Zer da zahartzaroan memoriak ihes egiten duelarik gelditzen dena ?

Non dago pertsona egoera fragmentatu horretan ?

Itxura eta gaztetasunkeria nagusi den garai honetan, hitza eman nahi izan diot zaharrari, zahar eta eri dagoenari, akats bikoiztunari hots, gure beldurrik handienari agian.

Zaharra ez da izandakoa. Zaharra hor da, oso-osorik, izan denak eta denak bateginik,ikusi nahi duenarentzat opari,beldurra alde batera utzita bide berria eskaintzen duen harremana.

Bi ahotsez eginiko irakurketa da hemen aurkeztuko duguna. Pertsonaia nagusia zahar etxean dagoen adineko emaztea da. Bere gogoetak, ohar sinpleak egiten ditu, eta oraian kokatua bada ere, oroitzapen batzuk ekartzen ditu gogora. Guti baina. Eritasunak jota memoria galtzen ari baita. Bigarren pertsonaia memoria da hain zuzen, joan-jinak eginen dituen pertsonaia, laguntzera etorriko zaiona,tarteka lehenik, gero eta toki gehiago hartuz, emaztea hitzik gabe geratzen delarik erreleboa harturik, ordezkatzeraino.

Xehetasunak

Aldudarrak Batasunak antolaturik

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)