Hemen zaude: Hasiera Agenda Maddi Zubeldia "Oroitzen naizeino"

Maddi Zubeldia "Oroitzen naizeino"

Noiz 2018/05/24
Herria Biarritz (Mediatekako Entzutegia)
Ordutegia

18:00

Prezioa

Urririk

Hizkuntza: Euskara

Euskarazko irakurketa eta taularatzea

  • Maddi Zubeldia eta Bernadette Luro Iratzoki
  • Agurtzane Anduetza - bideoa 

Zer da zahartzaroan memoriak ihes egiten duelarik gelditzen dena ? Non dago pertsona egoera fragmentatu horretan ?

Itxura eta gaztetasunkeria nagusi den garai honetan, Maddi Zubeldiak hitza eman nahi izan dio zaharrari, zahar eta eri dagoenari, akats bikoiztunari hots, gure beldurrik handienari agian.

Zaharra ez da izandakoa. Zaharra hor da, oso-osorik, izan denak eta denak bateginik,ikusi nahi duenarentzat opari, beldurra alde batera utzita bide berria eskaintzen duen harremana.

Bi ahotsez eginiko irakurketa taularatua eta musikatua da hemen aurkeztuko dena. Pertsonaia nagusia zahar etxean dagoen adineko emaztea da. Bere gogoetak, ohar sinpleak egiten ditu, eta oraian kokatua bada ere, oroitzapen batzuk ekartzen ditu gogora. Guti baina. Eritasunak jota memoria galtzen ari baita. Bigarren pertsonaia memoria da hain zuzen, joan-jinak eginen dituen pertsonaia, laguntzera etorriko zaiona,tarteka lehenik, gero eta toki gehiago hartuz, emaztea hitzik gabe geratzen delarik erreleboa harturik, ordezkatzeraino.

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundeak eta Biarritzeko Euskal funtsen zerbitzuak antolaturik
  • Tfnoa : 05 59 22 28 86

Eragile erlazionatuak

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin