Hemen zaude: Hasiera Agenda Maddi Zubeldia "Oroitzen naizeino"

Maddi Zubeldia "Oroitzen naizeino"

Noiz 2017/10/20
Herria Ziburu (Ezpeletenia - Compagnie des Syrtes-en estudioa)
Ordutegia

18:30

Hizkuntza: Euskara

 Oroitzen naizeino ikusgarriaren lehendabiziko aurkezpena, Maddi Zubeldiak eta Bernadette Luro Iratzokik emanik, bikoteko irakurketa moduan musikatua eta taularatua eta Zugarramurdiko artista den Agurtzane Anduetzak gaiaren inguruan sorturiko bideoak osaturik.  

Zer da zahartzaroan memoriak ihes egiten duelarik gelditzen dena ?

Non dago pertsona egoera fragmentatu horretan ?

Itxura eta gaztetasunkeria nagusi den garai honetan,hitza eman nahi izan diot zaharrari, zahar eta eri dagoenari, akats bikoiztunari hots, gure beldurrik handienari agian.

Zaharra ez da izandakoa. Zaharra hor da, oso-osorik, izan denak eta denak bateginik,ikusi nahi duenarentzat opari,beldurra alde batera utzita bide berria eskaintzen duen harremana.

Bi ahotsez eginiko irakurketa da hemen aurkeztuko duguna. Pertsonaia nagusia zahar etxean dagoen adineko emaztea da. Bere gogoetak, ohar sinpleak egiten ditu, eta oraian kokatua bada ere, oroitzapen batzuk ekartzen ditu gogora. Guti baina. Eritasunak jota memoria galtzen ari baita. Bigarren pertsonaia memoria da hain zuzen, joan-jinak eginen dituen pertsonaia, laguntzera etorriko zaiona,tarteka lehenik, gero eta toki gehiago hartuz, emaztea hitzik gabe geratzen delarik erreleboa harturik, ordezkatzeraino.

Xehetasunak

  • Artisten eta konpainien harrera proiektuarekin segituz, Compagnie des Syrtes-k 2017an idazte erresidentzian Maddi Zubeldia idazle eta kantaria errezebitu du.
  • Proiektua Euskal Kultur Erakundearen laguntza eta partaidetzari esker eraman ahal izan da.
  • Erreserbazioak : 05 59 26 68 91 / -

 

Maddi Zubeldia

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin