Hemen zaude: Hasiera Agenda Mario Gachis, gaualdi eramale

Mario Gachis, gaualdi eramale

Noiz 2015/08/01
Herria Baiona (Protestanteen tenplua (Albert 1er karrika – Baiona))
Ordutegia

17:00

Mario Gachis-ek (gitarra, kantua, harmonika kromatikoa) argitaratu gabeko konposizioak aurkeztuko ditu eta doinu nahiz kantu batzu bertsioneatuko ditu, goi-mailako hiru musikariren laguntzarekin :  Yves Bouillier (biolontxeloa), Mathieu Convert (klarinetea eta klarinete apala) eta Laurent Gignoux (oboea, duduk-a).

Mario Gachis bigarren mailako irakaskuntzako gaitasun agiria duen irakaslea da eta Landesetako Kontserbatorioko Gaurko Musika Anplifikatuen departamenduko koordinatzailea. Paraleloki, ekintza pedagokikoak eramaten ditu goi mailako irakaskuntzan. Musika tresna ezberdinak jotzen ditu, kantatzen du, kantuak idazten ditu eta musika zuzendaria da.  Diskoetan eta taula gainean, euskal musikak, hego-amerikar musikak, rocka, jazza edo "chanson" estiloa jorratzen ditu.  

Musikari bezala ukan duen ibilbide luzean, euskal kantari handi batzuekin ibilia da, hala nola Erramun Martikorena, Peio eta Pantxoa, edo Estitxu Robles.

Xehetasunak

Baionako Hiriarekin duen hitzarmenaren karietara, Euskal kultur erakundeak Baionako Bestetan proposatu Kontzertu Atipikoen karietara.

Tfnoa : 05 59 93 25 25

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin