Hemen zaude: Hasiera Agenda Naia Robles Aranguiz "Muzik'Haria"

Naia Robles Aranguiz "Muzik'Haria"

Noiz 2019/01/13
Herria Senpere (Larreko kulturgunea)
Ordutegia

17:00

Prezioa

12€

Hizkuntza: Euskara

Musik’Haria, haren artista ibilbidean eragina ukan duten doinuak deskubritzeko parada ematen digun Naia Robles Aranguizen ikusgarri berria da. Baionako kontserbatorioan ikasi eta instrumentu praktikaren ondoren, Naiak haren bidea atzeman du eta nortasun artistiko propioa sortzen ari da. Jatorri guzietako musiken bidez, haren mezuak “musikak arimarekin bat egiten” duela dio.

Talentu handia duten Yannick Tellechea eta Xabi Albistur gitarristek lagundurik, haren seme den Oihan Delavigne Roblesek soinua erantsiko diolarik, Naiak bere intimitate musikalean murgiltzeko gonbidapena luzatzen digu, isiltasunean.

Xehetasunak

Tfnoa: 05 59 54 10 19

larreko.fr

Eragile erlazionatuak