Hemen zaude: Hasiera Agenda Nola kudea bilkura bat eraginkortasunez?

Nola kudea bilkura bat eraginkortasunez?

Noiz 2019/03/14
Herria Uztaritze (Lota jauregia)
Ordutegia

18:00

Hizkuntza: Frantsesa

Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboa eramaten duen Profession Sport & Loisirs egiturak, 2019 urteko informazio gaualdi ziklo berri bat abiatuko dute, elkarteei zuzendu beste informazio gaualdi bat proposatuz

Gaia: «Nola kudea bilkura bat eraginkortasunez?»

Biltzar Nagusia, lan bilkurak edo partaideekilako topaketak, elkarte baten bizi une garrantzitsuak dira eta aitzinetik prestatzea beharrezkoa da. Jendeen arteko komunikazioaren oinarriak argitu ondotik, bilkura baten eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren elementuak landuko dira, bai eta bilkura batean topatzen ahal diren nortasun ezberdinak ere. Hitz hartze eraginkor baten oinarrizko elementuak ere aurkeztuak izanen zaizkizue. Gaualdi horretan, parte hartzaileekilako trukaketari leku garrantzitsua emana izanen zaio. 

Xehetasunak

Izen emateak: 05 59 93 38 72 /

Euskal kultur erakundeak antolatua