Hemen zaude: Hasiera Agenda Organik Orkeztra "Beraz"

Organik Orkeztra "Beraz"

Noiz 2018/05/24
Herria Bokale (Apollo aretoa)
Ordutegia

20:30

Prezioa

18 € / 16 € / 12 €

Hizkuntza: Euskara

Organik Orkeztra sortu da Kristof Hiriart, kantari, perkusio-jole eta Lagunarte konpainiako zuzendariaren eta Lille hirian kokatua den Jérémie Ternoy, pianista eta konpositiorearen topaketa batetarik.

Bien artean, hamar musikari, orkestra berezi batean elkarturik balentria handienakegiteko prest direnak. Soka hirukotea, haize-instrumentu laukotea, jazz hirukotea, ahotsak, bikote anitzak eta bakarlari paregabeak : azpi-multzoek ozentasun ezberdineta hitz hartze ausartenez moldatu orkestra osatzen dute.

Beraz egitarauarekin, Organik Orkeztrak lehenesten du herri musiken eta musikajakitunen arteko lotura. Inprobisazioaren eta musika idatziaren artean, entzun daitezke Euskal Herriko jatorri barnakorrak, kanpotik datozen soinuekin elgarrekilakoa egitendutenak. Indarra, oparotasuna, askatasuna eta leuntasuna hitzek zentzu guzia badaukate ez ohizko orkestra honetan.

Xehetasunak

Tfnoa : 05 59 58 73 00

Kontzertuaren aurkezpena

Eragile erlazionatuak

Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin