Hemen zaude: Hasiera Agenda Poitou-Charentes-Vendée eskualdeko ahozkotasuna ikertzen eta baloratzen: CERDO baliabide zentroaren aurkezpena

Poitou-Charentes-Vendée eskualdeko ahozkotasuna ikertzen eta baloratzen: CERDO baliabide zentroaren aurkezpena

Noiz 2019/06/25
Herria Uztaritze (Lota Jauregia)
Ordutegia

14:00

Prezioa

Dohainik

Hizkuntza: Euskara | Frantsesa

1993. urteaz geroztik, eskualdeko U.P.C.P.-Métive egituraren barnean kokatua den C.E.R.D.O. (ahozkotasunari buruzko azterketa, ikerketa et dokumentazio gunea) zentroak Poitu-Charentes-Vendée lurraldeetako kultura ondarearen dokumentuak biltzen ditu (gehienak argitaragabeak).
Batez ere biltzaile desberdinek tokian-tokiko lekukoekin egin bideo, soinu-grabaketak eta argazkiak.
C.E.R.D.O. zentroak artxibo horien kontserbazioa, numerizazioa, dokumentazioa eta balorapena segurtatzen ditu.
Frantziako Liburutegi Nagusiaren (BnF) partaide da ere.

Euskal etnopoloaren "Dokumentazioa & numerikoa" tailerren karietara, topaketa bat proposatua dokumentazio zentro horren ezagutzeko.

Hizlariak: Josette Renaud, U.P.C.P.-Métive sarearen zuzendaria eta Stéphanie Coulais C.E.R.D.O.-ko koordinatzailea. Biek Frantziako Poitu-Charentes-Vendée lurraldeetan ahozko memoriaren baloratzeko daramaten lan paregabearen berri emanen digute, dokumentazioa/numerizazioaren arloetan darabiltzaten arauak eta lan egiteko moldeak agerian utziz.

Bapateko itzulpena frantsesetik euskarara segurtatua izanen da.
Parte hartzea dohainik da. Haatik izena eman behar da.

Xehetasunak

Argazkia: CERDO

Euskal kultur erakundeak antolatua