Tradizioa eta berrikuntza : identitatea denboran zehar

Tradizioa eta berrikuntza : identitatea denboran zehar

Tradizioa, mendeak zeharkatuz eta aldaketak saihestuz aitzina doan ibai indartsua bezala ikusia izan da luzaz, etnologoen ganik batez ere.

Ikusmoldeak aldatu direla erran genezake.

Gaur, tradizioa, ez da iraganetik orainera datorren ezinbesteko mugimendua bezala irudikatua.

Alde batetik, ezin baita ohidura baten aspaldikotasuna eta iraunkortasuna neurtu eta frogatu.
Bestetik, jakina baita gaurko jendarteak kulturaren eragile izan nahi duela eta tradiziotik atxiki nahi duenaren erabakitzaile. Ohidurak ez ditu erreproduzitu nahi baina bai bereganatu, berrituz bereganatu…

Kultura beti berrituz baldin badoa, nola iraun dezake beraz kultura-nortasunak denboran?

Galdera honi erantzun nahi lioke Tradizioa eta berrikuntza : identitatea denboran zehar lemapean antolatuko den kolokioak, herrialde desberdinen esperientziak (Euskal Herria, Frantzia, Europa Ekialdea, Erdialdeko Amerika), arlo zientifikoak (antropologia, soziologia, historia, politika) eta artistikoak (arkitektura, diseinua, dantza, musika, gastronomia, arte plastikoak) gurutzatuz.
Kulturek aldatuz baizik iraun dezaketela, kodigo berriak asmatuz edo zaharkituak berrituz, erronka honen azterketa du jardunaldiak helburu.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Gure newsletterak dohainik emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)