Hemen zaude: Hasiera Agenda Txillardegi Hendaiatik, sorterrira itzultzeko azken geltokia

Txillardegi Hendaiatik, sorterrira itzultzeko azken geltokia

Noiz 2019/03/28
Herria Hendaia (Herriko Etxea)
Prezioa

Urririk

Hizkuntza: Euskara (edo frantsesa)

Txillardegi euskara batuaren aita izan da eta horrela aitortzen dute zenbait euskaltzainek, Ibon Sarasolak edo Jean-Louis Davantek kasu, nahiz eta Euskaltzaindiak berak orain arte behar bezalako aitortzarik ez egin. Hamasei urte ibili zen erbestean eta epe hartan 28 tokietan bizi behar izan zuen, Hendaia izanik bere sorlekura itzultzeko azken geltokia.

Euskal Herria modernoa markatu duen historia honen berri eta, bereziki, bere protagonista nagusia izan zen Txillardegiarena azalduko du “Txillardegi Herri Ekimena” elkarteko Fito Rodriguez idazleak. Txillardegiren bizitza eta obraren inguruko erakusketa bat ikusgai izanen da ere egun horretan (mintzaldia aitzin eta horren ondotik), Hendaiako Herriko Etxeko 1. solairuko aretoetan.

Xehetasunak

  • Mintzaldia euskaraz izanen da, eta bat-bateko itzulpena eskainiko da frantsesera
  • Hendaiako Herriko Etxeak antolaturik
  • Korrika Kulturalaren karietara 
  • Tfnoa:  05 59 48 23 23