Txinpartak
Noiz |
2018/10/11
|
---|---|
Herria | Angelu (Barojako zalditegiak) |
Ordutegia |
20:30 |
TXINPARTAK...
Bere 6 musikariekin, Txinpartak ekartzen dauku euskal barne aldeko giro bat, urria hastapen huntan ikusten ahal diren udazkeneko kolore ederrak…
Garaziko soinua dugu, fandangoen alaitasuna, ihauterien dantzak, kantu amultsu eta kitzikari… atabal eta beatboxen erritmoetan, bat-batean jalgitzen diren klarinete, saxo eta tronbonen txinpartekin. Ramuntxo orkestra oraino bizi zonbeiten bihotzetan… Bainan nostaljia ez du hemen luzaz irauten, oraiko musika alaia berehala sortzen baitute… Jean-Christianek dion bezaka sorginkeri xorta batekin sortzen ote da musika ?
TXINPARTAK
- JC Irigoyen-Galtxet, eskusoinua
- Jose-Luis Cantero, saxofona
- Patrick Loustau, tronbona
- Xabi Setoain, sax eta klarineta
- Beñat Achiary , kantu eta atabala
- Ringo Irigoyen, beatbox
Xehetasunak
Ezkandrai: 06 08 63 95 56