Hemen zaude: Hasiera Agenda Udaberria Dantzan

Udaberria Dantzan

Noiz 2018/06/03
Herria Donibane Lohizune (Luis XIV plaza (euria baldin bada, Urdazuriko kiroldegia))
Ordutegia

10:30

Euskal Herri osoko dantza taldeen elgarretaratzea, Begirale taldeak antolaturik. 

Aurten etorriko diren taldeak :

  • Nafarroatik, Iruñeko Duguna dantza taldea, San Ferminetako Trokeo Dantzak erakusteko
  • Arabatik, Gasteizko Jare dantza taldea
  • Gipuzkoatik, Añorgako Arkaitz dantzari taldea
  • Xiberoatik, Ezpeizeko Xiberoko Jauna elkartea, 2017an Maskaradak eman zituztenek
  • Bizkaiatik, Errandioko Trabudu dantza taldea
  • Baxe Nafarroatik, Bidarraiko dantza taldea (dantza talde berria da, 2017ko Kabalkadan eman zituzten dantzak erakutsiko dituzte)
  • Lapurditik, Begiraleak dantza taldea

Egunaren egitaraua 

  • 10:30 : desfilea Luis XIV plazaraino
  • 11:00 : Haurren saio nagusia Luis XIV plazan
  • 12:30 : talde guziak elgarrekin, dantza batzuk
  • 15:30 : desfilea
  • 16:00 : Helduen dantza saio nagusia Luis XIV plazan

Xehetasunak

Begiraleak elkarteak antolaturik

Eragile erlazionatuak