Unama + Daniel Blumberg

Unama + Daniel Blumberg

DANIEL BLUMBERG (with Billy Steiger)

Daniel Blumberg musikari inglesa Yuck modako rock taldearen liderra gisa utzi genuen 2013an. Geroztik garai ilunak zeharkatu ditu Blumberg-ek, baina tunel bakoitza argitasunean bukatzen denez, 2018an Minus diskoarekin itzuli zaigu, bakarlari gisa, urte hortako altxor bat kaleratuz Mute diskoetxean. Pianoa, gitarra menperatuz, perkusionista eta biolin jole batek lagundurik, haren burumuinaren xoko argi-ilun guziak aurkezten dizkigu Londrestarrak, edertasuna eta esperimentazioa biltzen dituen haren lehen disko gomengarri hortan.

UNAMA

Duela 13 urte kaleratutako disko bati esker, Ziburuko laukotea 2000 harmakadako talde diskretu bezain inportantenetako bat bilakatu zen. Musika tradizionala bisitatuz haien gaztetasunaren bitartez, Unama taldeak harmoniaz beteriko zuzeneko hunkigarriak proposatu zituen, batez ere Ipar Euskal Herriko eszenatokietan. Hainbat urteko pausa baten ondotik, bidegurutze batean aurkitu zen taldea : Unama abenturari adio erratea ala elkarrekin musika egiteko gogoa berpiztea proiektu berri baten bidez. Eskerrak B opzioa aukeratu zuten Zubeldiarrek eta 2019an, Iduzki Xuria izeneko bigarren lan luzea aurkezten dute, USOPOP Diskoak-ekiko elkarlanean. 13 urte horietan, ziburutarrek haien estilo paregabea sakondu dute, konposaketa landuz, aberastuz, eta 10 kantu berriekin itzultzen dira nostalgia, olerkiak, euskal kantagintza eta modernismoa elkartuz.

Xehetasunak

Tfnoa: 06 70 07 76 56

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)