Antzerkiaren maiatza Hendaian

2005/04/20

Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalaren 21. edizioa ospatuko da aurten 2005eko maiatzaren 19tik 22ra

Antzerkiaren maiatza Hendaian

Festibal hau Hendaiako kultura elkarteak eta Hendaiako Herriko Etxeko kultura zerbitzuak antolatua da, Théâtre des Chimères taldearen laguntza logistiko eta artistikoarekin. Bere asmoa ikusgarri amateur eta profesionalen ezagutaraztea da, heldu nahiz haurrei, neofito nahiz adituei.

Egitarauan : aktore jokoak, musika, karrika antzerkia, dantza, objektu antzerkia... Aurten, besteak beste Stromboli, Tango Sumo, Papillon Noir, Karnavires edo Clémence Carabosse konpainien emanaldiak ikusten ahalko dira.

Euskal kulturak ere bere tokia ukanen du bereziki ikasleei zuzendu "Muzzikiren bidai harrigarria" antzezlanarekin, baina ere mutxikoekin eta musikarekin.

Festibalak beste berezitasun arrakastatsu bat dauka : herrixka bat ! Oihaletxepean finkatua da eta bertan ikusgarrietaz eztabaida daiteke ala zerbait jan... Bizikidetasuna nagusi !

Xehetasun gehiagorentzat :

Théâtre des Chimères : 05.59.41.18.19. Webgunea : www.theatre-des-chimeres.com

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)