BatekMila casting-a

2005/06/16
Euskal kultur erakundeak arte forma desberdinak nahasiko dituen ikusgarri bat ekoizten du, BatekMila bere epe luzerako programaren barnean. Hori dela eta, antzerki parteaz arduratzen den Théâtre du Rivage antzerki taldeak 8 antzerkilari xekatzen ditu.
BatekMila casting-a

Ikusgarriaren xedea euskal kulturaren eta bere adierazpide ezberdinen ezagutaraztea da, bai eta publiko desberdinen gurutzaraztea ere.


Horrela, Théâtre du Rivage, Ballet Biarritz junior, Laurent Martin musika-egilea eta Beñat Achiary kantaria bilduko ditu.


Jean-François Cerquand-en "Légendes et contes du Pays Basque", Oxobiren "Fables" eta Jean Barbieren "Légendes basques" liburuetan, bai eta Gipuzkoako Zinta dantzan oinarritu sorkuntza hau arrunt garaikidea izanen da eta jende guzien gana hel daitezken gai unibertsalak aipatzen ditu.


Antzerki parteari dagokionez, Théâtre du Rivage taldeak euskara, frantsesa eta gaztelera mintzatzen dakiten 8 antzerkilari xekatzen ditu, 2005eko irailaren 5etik goiti 6 astez libro izanen direnak errepikentzat. (Ikusgarria 2005eko azaroaren 4ean estreinatuko da).


Kantatzen dakiten 20 eta 50 urte arteko 4 gizon eta 4 emazte xekatzen ditugu.


Lehen hautaketa bat eginen da CV-en eta argazkien arabera eta bigarren bat entzunaldien ondotik.


Interesatua baldin bazara, zure CV-a eta argazkiak igor 2005eko ekainaren 30a aitzin :

- gutunez : Théâtre du Rivage, Villa « Bon Air », chemin des Falaises - 64210 Getaria

- e-mailez : theatredurivage@wanadoo.fr

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)