Hizkuntzen eta kulturen arteko topaketak Okzitanian

2005/10/31

2005eko azaroaren 2tik 4ra, eskualdeko hizkuntzen sustatzearen eta garapenaren alde ari diren egitura ezberdinetako ordezkariak Okzitanian bilduko dira hizkuntza politikaz eta mugaz gaineko elkarlanaz mintzatzeko.

Hizkuntzen eta kulturen arteko topaketak Okzitanian

"Rencontres Langues et Cultures" elkartea Bretainiako kultura Kontseiluak eta H.G.E.H.B.E-k (Hizkuntza Gutituen eta Eskualdeko Hizkuntzen Bulego Europarrak) sortu zuten Roazhonen 1990ean.

Urtero (1995ean V. topaketak Uztaritzen iragan ziren, 2000. urtean X.a Sara-Hendaian, 2001ean Reunion uhartean, 2002an Bretainian, 2003an Alsazian eta iaz Martinikan), hizkuntza eskualde ezberdinetatik etorri erakunde publikoetako ordezkariak, funtzionarioak, hizkuntza teknikariak, elkartekideak bai eta hautetsiak biltzen ditu, xede ezberdinekin :

  • Frantses estatuko hizkuntzei buruzko xehetasunen trukatzeko
  • denen indarren batzeko, eskualdeko hizkuntzen eta kulturen pratikan gertatzen diren auziei eta arazoei buruzko mozioak bozkatzeko (irakaskuntzan, azterketetan, komunikabideetan, administrazioan...)
  • ondoko urtearentzat ekintza egitarau baten elkarrekin finkatzeko.

Elkartearen idazkaritza Naoneden kokatzen da - bere Lehendakaria Olier Ar Mogn, Bretoieraren Erakundeko zuzendaria da.

Aurten, topaketak Okzitanian iragaiten dira 2005eko azaroaren 2tik 4a arte. (Ikus egitaraua frantsesez).

Euskal kultur erakundea eta Euskararen erakunde publikoa bertan izanen dira.

Xehetasun gehiago:

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)