"Kadira", dantza garaikidea eta gazteak

2005/12/28

Elirale dantza taldeak gazteei zuzendu "Kadira" ikusgarria eskainiko du datorren urtarrilaren 14an, larunbatarekin, Biarritzeko Colisée gelan. Amodio ixtorio bat kadira baten inguruan. Ikusgarri alai eta samur bat.

"Kadira", dantza garaikidea eta gazteak

Koreografia arina

Pantxika Telleriarentzat ama izatea biziki esperientzia garrantzitsua izan da, haurren mundura gerturatzeko gogo bizia eman baitio Elirale konpainiako koreografo Donibandarrari. Maitaldia jaialdiaren azken edizioarentzat sortu Kadira ikusgarriak gogo horren ase betetzeko parada eskaintzen dio orain.

Haurren lilluratzeko, apaingarri handirik ez da hemen. Koreografoak eszenografia soil bat hautatu du. Kadira da elkarretaratzearen osagai nagusia. Bera da amodio ixtorioaren lekukoa. Eta dantzariek magia sortzen dute, Chaplinen pianoaren laguntzarekin, hitzik gabeko zinemak dakarren indarra eta umore bereziarekin.

Donibaneko konpainiaren berezitasuna eta heldutasuna

2003an, Eliralek Hiruki Lauki aurkeztu zuen Maitaldia jaialdian. Orduan, artistaren larritasuna eta arintasuna jadanik agertzen ziren. Pieza berri honek 2001ean Donibane Lohizunen sortu konpainia honen berezitasuna eta heldutasuna adierazten jarraitzen du.

Sorkuntzaz gain, Eliralek sentsibilisazio lan handia egiten du. Horrela, hiru emanaldi izanen dira ikasle eta aisialdi zentroentzat, Biarritzeko Colisée gelan urtarrilaren 14an eginen den emanaldi publikoaren aitzin iraganen direnak.

Xehetasun gehiago

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)