Eduki programa: Internet kultur elkarteen zerbitzuko

2007/08/31

Euskal kultur erakundeak "Eduki" izeneko formakuntza saila antolatzen du 2007ko urritik goiti, kultura eta ondare alorretan internet egitasmo bat alhan ezarri nahi duten Euskal Herri barnekaldeko kultur elkarteekin. Izena oraindanik eman daiteke.

Eduki programa: Internet kultur elkarteen zerbitzuko

Eduki programaren helburua bikoitza da:

  • Barnekaldeko kultur elkarteak laguntzea interneten komunikatzen, lehen web argitarapen egitasmo xume batetik abiatuz
  • Euskal kulturari eta ondareari buruzko eduki numerikoen hedapena bultzatzea.

www.eke.org euskal kulturaren web atariko baliabide teknologietan oinarrituko den dispositiboari esker, kultura eragileek beren web orrialdeak sortzen ahalko dituzte, hasieratik bukaeraraino lagunduak izanen direlarik.

Egitasmoak anitzak izan daitezke : web orrialde tematikoen sortzea (sorkuntza baten sustapena, elkarte baten aurkezpena…), edo blogak, irudi galeriak, edo bideoak sareratzea adibidez.

Egutegi bat finkatua izanen da programan parte hartuko duen elkarte bakoitzarekin.

Formakuntza dohainik da bainan elkarteen lan-eremua Ipar Euskal Herriko barnekaldea izan behar da eta elkarteen iharduerek zerikusia ukan behar dute euskal kulturarekin.

Formakuntza 2007ko urria eta 2008ko maiatza artean iraganen da. Europako erkidegoak laguntzen du Leader+ programaren barnean.

Izena irailaren 22a arte ematen ahal da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)