Euskaldunen Argentina erakusketa sarean

2007/10/12

Euskaldunen Argentina erakusketa oraindanik interneten ikus daiteke www.eke.org webgunean. Bizi hobeago baten esperantzan beren herritik urrun joan diren Euskaldun horien historia ezagutzeko eta diaspora horren bilakaeraz gogoetatzeko parada ezin hobea.

Euskaldunen Argentina erakusketa sarean

XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu 2004ko urtarrilan estreinatu "Euskaldunen Argentina" erakusketak.

Egileak dira : Irisarri-Ospitaleko Ondare Hezkuntza Zentroa, Euskal Kultur Erakundea, Euskal Argentina elkartea, Donapaleuko Baxe Nafarroako Erakustokia eta Kepa Etchandy argazkilaria.

Sarean ere, erakusketaren testu, argazki eta bideo guziak agertzen dira. Gainera, dena gaztelerara itzulia izanik, Argentinako diasporakoek ere kontsulta ditzakete.

Dokumentu historiko anitz bilduak dira bai eta imigrazio hori bizi izan duten edo beren ondoken lekukotasun berriago batzu ere.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)