Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musikaren Besta Baionan

Musikaren Besta Baionan

2012/06/18

Ekainaren 21ean, Musikaren besta ospatuko da Euskal Herri guzian. Baionan, estilo guzietako euskal kantari eta musikariak hor izanen dira. Horien artean, Gorka Knörr euskal kantari enblematikoa arituko da 19:30etan Guichot Lizeoan.

Euskal Herriko xoko guzietan, hainbat eta hainbat musika animazio antolatuak dira ekainaren 21eko. Herri gehienetan, euskal artistek ere musika ospatuko dute, hala nola Baionan: Ze Esatek, Amestoy Trio, Zeze, Kantu Nahasketa, Adixkideak, Gogotik, Haiz Egoa, Pottoroak, Lau Haizetara, Kriolinak, Baionan Kantuz, Antonio Taldea, Erramun Martikorena, Etchart Ahizpak, Izarrak, Xiberotarrak ou encore Ttipia eta Txomin Txalaparta... Hauek dira Lapurdiko hiriburuen entzutzen ahalko diren artisteetatik batzu. Baina ez dira bakarrak. Izan ere, horiekin batera, Euskal kultur erakundeak gomitaturik, Gorka Knörr arituko da Guichot Lizeoan, 19:30etatik goiti. Euskal kantari mitiko hau zuzenean ikusteko bakanetarik bat.

Xehetasunak :