Hemen zaude: Hasiera Albisteak 17. "Hatsaren Poesia" eguna Senperen

17. "Hatsaren Poesia" eguna Senperen

2015/04/07

Hamazazpigarren Hatsaren Poesia eguna 2015eko apirilaren 12an iraganen da Senpereko Larraldean, Hatsa elkarteak antolaturik. Hatsaren olerki bustiak liburu berriaren aurkezpenaz gain, olerki errezitaldia eta bideo proiekzio bat izanen dira. Bestalde, elkartekideek deialdi bat egiten dute Olerki Eguna prestatzeko.

17. "Hatsaren Poesia” egunaren egitaraua

  • 16:00 : Hatsa-ren olerki liburuaren aurkezpena
  • 16:30etan : Idazleen Olerki irakurketa eta Hatsaren olerki bustiak (2015), argazki-olerki-bideoa ikuskizuna. Bideo hau, liburuan idatzi dutenen olerki-testu pasarte poetikoekin, bai eta Agurtzane Anduetza, Joanes Anduetza eta Auxtin Zamoraren argazkiekin egituratua da.

Bestalde , aurten ere, 5. aldikotz, Olerkarien eguna ospatuko da. Nornahik, apirilaren 11a eta ekainaren 30a artean, egitura dezake olerki ekitalditxo bat, nonahi, pertsonalki edo bere lagunekin. Hatsa elkarteak lotura bat eginen luke Olerkarieneguna-ren blogearen bitartez.

Ekimen honi hastapen bat emateko, apirilaren 11n, larunbatez, inguruko poesizale guzieri elkarretaratze bat  proposatua zaie Larraldean arratsaldeko 5etan.

Xehetasunak

Hatsa elkartea05 59 54 11 43

Argazkia: Claude Labat