Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2012ko Eusko Ikaskuntza - Baionako Hiria sariak

2012ko Eusko Ikaskuntza - Baionako Hiria sariak

2012/07/14

2000. urtetik, Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria eskaintzen da Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzeko xedean.

Aurtengo edizioan bi sari izanen dira: alde batetik, zientzia edo kultura lan bat obratzen ari dena, edo unibertsitateko tesia bat egiten ari denari saria (2500 euro). Bigarrenak, bere ekintzekin edo obrekin euskal kulturaren edo zientziaren alde anitz egin duena ohoratuko du. Saridunari 300 eurotako balioa duen oroitzapen bat eskainiko zaio. Bi kasuetan lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitzen da.

Bestalde batetik, Baionako Hiriak eta Eusko Ikaskuntzak, hitzarmen baten ondorioz, bideo saria eskaintzen dute. Sariztatuko dena dokumentu bat izan behar da Euskal Herriko bizi modua argitzen duena edo Baionarekin lotura duena. Parte hartzailea profesional ekoizpenetatik kanpo lan egiten duen edonor izan daiteke. Kasu honetan ere, lanak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatzen da.

Xehetasunak :