Banka herria ohoretan

2013/07/07

Jakintza elkarteak Bankaren historiaz landu liburu mamitsuaren argitaratze kari, 2013ko uztailaren 13an, larunbatarekin, besta egun berezia antolatua izanen da Baxe Nafarroako herrian. Karia hortara, Herriko Etxeak argazki erakusketa bat, kantaldi bat eta dantzaldi bat antolatu ditu, besteak beste.

Banka herria ohoretan
Bankako herria (argazkia: Bixente Lohiague - EKE)

Bankako Herriko Etxeak, liburu berri horren plazaratzeak eskaini parada baliatu nahi du Bankar guzien elkarretaratzeko, bai herrian bizi direnak, bai herrian sortu eta herritik joanak direnak ere. Bainan herritarrak ez direnek ere egitarau aberats batez gozatzeko para ukanen dute.

Liburu berriaren aurkezpenaz gain, eguneko une azkarrenetarik bat Bankako bertsulari ohien ohoretan antolatu kantaldia izanen da. Alabaina, Aldudeko ibarreko hogoi bat taldek, bai eta Bankako eskolako haurrek ere, emanen dituzte Peio Erramouspe Manexene (1880-1967), Mixel Erramouspe Ohako (1899-1967), Ximun Ibarra Zubikoa (1905-1979), Felix Iriarte Berjinanto (1912-1987), Ximun Erramouspe (1914-1988) eta Marixan Minaberry Atalki (1926-…)-ren bertsuak. Bertsu saio laburra tartekatuko da ere artean : Battitt Crouspeyre, Bixente Hirigarai, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus arituko dira (gai emailea : Mixel Itzaina).

Euskal kultur erakundea egun horren partaide da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)