Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2013ko "Eusko Ikaskuntza - Baionako Hiria" sariendako deia

2013ko "Eusko Ikaskuntza - Baionako Hiria" sariendako deia

2013/07/03

Aurten ere Eusko ikaskuntzak eta Baionako hiriak hiru kultur sari banatuko dituzte. Batek Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren edo zientziaren aldeko ekintzen gatik nabarmendu den pertsona bat ohoratuko du. Beste batek zientzia /kultura lan bat obratzen ari den pertsona, edo unibertsitateko tesia bat egiten ari den ikerlaria. Eta azkenak bidegoegile bat. Hautagaitza aurkezteko epea: 2013ko irailaren 30a.

Dagoeneko irekirik dago Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Euskal Kulturaren Sarietako bi modalitateetan hautagaitzak eta bideo dokumentalak aurkezteko epea. 2013ki irailaren 30ean amaituko da.

Sari desberdinak

  • EIren eta Baionako Udalaren arteko akordioaren bidez, 2000 urtetik Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria ematen dute, Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzeko xedean.
    Xehetasunak
  • Bigarren sariak lagunduko du zientzia edo kultur lan bat obratzen ari dena, edo unibertsitateko tesi bat egiten. Baionako hiriari buruz edo Lapurdi, Baxe Nafarroa edo Zuberoari buruz, bereziki ikasle baldin bada edo gaztea. 2500 euroko saria eskainiko zaio. 
    Xehetasunak
  • Euskal Herriko bizitzaren edo, berezikiago, Baiona Hiriko alderdiren bati buruzko bideo dokumental edo erreportaje onenaren egileari saria emanen zaio ere (1250 eurokoa).
    Xehetasunak


Xehetasunak