Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2013ko "Irudimena" sormen lehiaketaren irabazleak

2013ko "Irudimena" sormen lehiaketaren irabazleak

2013/06/08

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak 2013ko martxoaren 1etik maiatzaren 15era antolatu duten "Irudimena" sormen lehiaketak arrakasta polita bildu du. Euskal Herriko probintzia desberdinetatik, 45 pertsonek 69 obra helarazi dizkiete antolatzaileei. Sariak banatu dira Bilbon, joan den ekainaren 8an.

Aurtengo edizioan parte-hartzaileek soinu bat hautatu behar zuten antolatzaileek eman zerrendan sormen lan baten proposatzeko: irudia, soinua edo testua.

Saristatuen izenak jakinarazi dira pasa den larunbatean, ekainaren 8an, Bilbon, Rekalde Aretoan, parte-hartzaileen eta antolatzaileen presentzian.

"Irudimena" sariak eman dituzte, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultur Diputatua eta Azkue Fundazioko lehendakaria den Josune Ariztondok eta Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin-ek.

Irabazleen izenak eta obrak, baita ere parte-hartzaile guzien obrak www.irudimena.com orrian dira ikusgai.

"Irudimena" lehiaketa gazteei zuzendu Euskal kultur erakundearen "Hogei'ta" programaren barnean sartzen da.

Xehetasunak