2014ko Durangoko azoka: antzerkilariei zuzendu Szenatokia gunearen deialdia

2014/05/11

Durangoko azokako Szenatokia arte eszenikoen guneak "Szenatokiko Maratoiaren" 4. edizioa antolatuko du aurten. Euskarazko antzezlanen lagin edo zati laburrak ikusteko aukera ematen duen ekimena da. Maratoiaren helburua, Euskal Herriko antzerkiaren erakusleiho izatea da. Proposamenen helarazteko epea: 2014ko ekainaren 6a.

 2014ko  Durangoko azoka:  antzerkilariei zuzendu Szenatokia gunearen deialdia

2014ko Durangoko azokak abenduaren 5etik 8ra zabalduko ditu bere ateak eta urtero bezala Szenatokia gunea San Agustin aretoan izango da. Szenatokia arte eszenikoen gunea da, EHAZEk eta San Agustin aretoak koordinatzen dute elkarlanean. 
SZENATOKIKO MARATOIAren laugarrengo edizioa martxan jarriko da aurten.

Zer da maratoia?

Euskarazko antzezlanen lagin edo zati laburrak ikusteko aukera ematen digun ekimena da. Maratoiaren helburua, Euskal Herriko antzerkiaren erakusleiho izatea da. Ikusleak antzokitik beren gustuko emanaldiak osorik ikusteko gogoz irtetea eta ikusle eta sortzailea harremanetan jartzeko gune egoki bat sortzea.

Noiz?

Abenduaren 7an. 8 taldek hartu ahal izango dute parte hartu, 4 goizez eta 4 arratsaldez.

Parte hartzaileen bete beharrak

Euskaraz sortutako antzezlana izan behar du. Aurkeztuko den lagin edo zati laburrak 15 minutuko izan behar du (Pelikula bateko trailer baten moduan). Helduentzako antzezlana izan behar du.

Parte hartzeko deialdian mezu bat igorri behar da antzerkizale@hotmail.com helbidera; taldearen izena, harremanetarako email eta telefono zenbakia eta antzezlanari buruzko informazioa ( sinopsia, argazkiak,…).

Aukeraketako irizpideak

Aurkezten direnen artean, lurraldetasunari begiratuko zaio. Antzerki talde guztiak onartuko dira ( Profesional, elkarte, herri antzerki,…). Antzezlan berriak kontutan hartuko dira. Ezinbestekoa izango da euskaraz eta Euskal Herrian sortua izatea.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)