Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2015/2016 ikasturteko euskal dantza eta kultur sentsibilizazio ibilbideak

2015/2016 ikasturteko euskal dantza eta kultur sentsibilizazio ibilbideak

2015/05/26

2015/2016 ikasturtearentzat, Euskal kultur erakundeak eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak erakasleei zuzentzen diren euskal kulturari eta dantzari buruzko sentsibilizazio eta sorkuntza hiru ibilbide proposatuko dituzte, Johañe Etchebest dantzari eta dantza erakasleak eramanen dituena.

Euskal nortasunaren eta besteenaren artean, arte unibertsalaren eta herrikoiaren artean, kulturaren eta sozio-kulturalaren artean, iraganaren eta orainaren artean, euskal dantza ate ezinezko egokia da euskal kulturan sartzeko.

Hori dela eta, 2015/2016 ikasturtearentzat, Euskal kultur erakundeak etaIparraldeko Dantzarien Biltzarrak erakasleei zuzendu euskal kulturari eta dantzari buruzko sentsibilizazio eta sorkuntza hiru ibilbide proposatuko dituzte, Johañe Etchebest dantzari eta dantza erakasleak eramanen dituena.

Proposamen horiek moldatzen ahalko dira haurren mailaren eta kopuruaren arabera. Behar eta helburu pedagogikoen arabera egokituak izanen dira interesatuak diren erakasleekin egin bilkura batean.

Besteak beste, Xiberoko maskaradari eta pastoralari buruzko oinarrizko ezagutzak emanak izanen zaizkie interesatuak diren erakasleei.

Xehetasunak