2016ko Etiopikoak

2016/04/04

2016ko apirilaren 7tik 9ra, Ezkandrai elkarteak Etiopikoak festibalaren edizio berri bat antolatzen du Baionan. Hiru egunez, mota guzietako topaketa artistikoak izanen dira. Euskal artistak ere ez dira faltako. 

2016ko Etiopikoak

Musika, dantza, mintzaldiak, erakusketak, filmak... Antolatzaileek zinez egitarau anitza apailatu dute aurten ere.

Adibidez, Bernardo Atxaga eta Edouard Glissant idazleen arteko topaketa erakusten duen film bat ikusten ahalko da. Bestalde, Patrick Chamoiseau idazle martinikarraren inguruko gaualdi berezia bat izanen da, dantza eta poesia uztartuko dituen ikusgarria Malandain Ballet Biarritzeko LABOrekin, Banakike konpainiaren txotxongilo ikusgarria eta Michel Haramboure margolariaren erakusketa bat.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)