Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2016ko Manuel Lekuona Saria Jean-Louis Davant-entzat

2016ko Manuel Lekuona Saria Jean-Louis Davant-entzat

2016/10/16

Jean-Louis Davant (Ürrüstoi-Larrabil, 1935) filologo eta euskaltzaleak eskuratu du 2016ko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria. Euskara eta euskal kultura indarberritzeko egin duen etengabeko lana azpimarratu du epaimahaiak, Xiberoko errealitatea argi islatzen duen pertsona izanik. Sari-emate ekitaldia 2017ko lehenengo hiruhilekoan ospatuko da.