Hemen zaude: Hasiera Albisteak 30. Idazleen Biltzarra Saran

30. Idazleen Biltzarra Saran

2013/03/25

2013ko apirilaren 1ean, Bazko astelehenez, 30. Idazleen Biltzarra iraganen da Saran. Ohiko liburu aurkezpenetaz gain, Jean Haritschelar Euskaltzainburu ohia omendua izanen da eta mintzaldi bat iraganen da Bernardo Atxagarekin.

Biltzarrak goizeko 10:00etan irekiko ditu ateak. 10:15etan Eusko Ikaskuntzaren beken ematea izanen da, eta ondotik Euskaltzaindiaren liburuen aurkezpena. 11:15etan, Bernardo Atxagaren mintzaldia iraganen da, Lucien Etchezaharretak animaturik.

Arratsaldean aldiz, liburu aurkezpenen aldi izanen da. Besteak beste, Eric Dicharry-ren Du rite au rire. Le discours des mascarades souletines (L'Harmattan) liburu berria aurkeztua izanen da bertan.

Xehetasunak