Hemen zaude: Hasiera Albisteak 31. Idazleen Biltzarra Saran

31. Idazleen Biltzarra Saran

2014/04/13

2014ko apirilaren 21ean, Bazko astelehenez, 31. Idazleen Biltzarra ospatuko da Saran. Ehunta hogei idazle bertan izanen dira beren liburuak izenpetzeko prest. Manex Pagola, Erramun Bachoc eta Patrice Rouleau izanen dira aurtengo omenduak.

Goizean, Euskaltzaindiak hiru liburu berri aurkeztuko ditu, horien artean Piarres Charritton eta Battittu Coyos-enak. Eguerditan, Erramun Bachoc-ek, Manex Pagola-k eta Patrice Rouleau-k Biltzar sariak eskuratuko dituzte, beren ibilbidean zehar egin lan baliosarentzat.

Arratsaldean aldiz, Euskal kultur erakundearen Hogei'ta programaren barnean, Hendaiako Nekatoenea baserrian antolatzen diren idazketa egonaldien aurkezpena iraganen da, besteak beste 2013ko udan han berean egon den Yolanda Arrieta idazlearen lekukotasunarekin.

Xehetasunak

Argazkia: Maite Deliart - EKE