Hemen zaude: Hasiera Albisteak 34. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Saran

34. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Saran

2017/04/05

2017ko apirilaren 16 eta 17an, 34. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra iraganen da Saran. Joan den urteko berritasunetaz gain, oraingoan Biltzarra bi egunez ospatuko da, hainbat hitzordurekin. Euskal kultur erakundea partaide da.

Bi egun horietan, idazleek beren liburuak saldu eta izenpetuko dituzte. Hainbat mintzaldi izanen dira gainera. Parte hartzaileen artean, Txomin Hiriart-Urruty, Arantxa Urretabizkaia, Danele Sarriugarte, Robert Bonnet, Peio Etcheverry-Aintchart, Séverine Dabadie, Idoia Rodriguez Mondragon, Mikel Iribarren, Maddi Zubeldia edo Michel Mendiboure aipa daitezke.

Azpimarratu behar da ere, igande arratsaldeko 6etan topaketa berezi bat izanen dela Kirmen Uribe idazlearekin. 

Horrez gain, digital xoko bat eta argitaletxeen xoko bat antolatuak izanen dira, eta haur xokoan ere hainbat animazio egonen dira. 

Denetan, 130 idazlek, 25 argitaletxek eta 20 elkartek parte hartuko dute aurtengo edizioan.

Xehetasunak