Hemen zaude: Hasiera Albisteak 36. Idazleen Biltzarra Saran

36. Idazleen Biltzarra Saran

2019/04/18

2019ko apirilaren 22 eta 23an, 36. Idazleen Biltzarra iraganen da Saran. Bazko astelehena, publiko zabalari irekia izanen den usaiako eguna izanen da, liburu aurkezpen eta idazleen presentziarekin. Biharamunean aldiz, profesionalendako egunaren aldi izanen da, "Euskarazko literatura helduentzat" gaiaren inguruan. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Aurtengo Idazleen Biltzarra bi egunez iraganen da beraz. Bazko astelehena eta ohiko liburu aurkezpen eta mintzaldiez gain, asteartean profesionalei zuzendu egitarau bat apailatu dute Sarako Biltzarrak, Bilketa sareak, Biblio64-k eta Euskal kultur erakundeak.

Argitaratzaileei, liburu saltzaileei, liburuzainei, idazleei, irakasleei edota ikasleei zuzendu egun horretan, "Euskarazko literatura helduentzat" gaia jorratuko da. Hortarako izenak oraidanik eman behar dira helbidera idatziz.

Xehetasunak